ZOZKETAREN OINARRIAK:
Black Friday Beltzak

  1. DIARIO EL CORREO SA pertsona bakarreko sozietatean, www.elcorreo.com webgunearen erakunde titularra eta IFK A-48.536.858 zenbakia duena (aurrerantzean, “Antolatzailea”), 10 BAT JARTZEKO MERKATARITZA – TENEMOS UN COMERCIO DE 10 programari atxikitako saltokietan egindako erosketak sarituko ditugu Arabako tokiko merkataritzari laguntzeko helburuarekin (https://www.euskadibonodenda.eus/es/establecimientos ), 2020ko azaroaren 16tik 2020ko abenduaren 18ra bost zozketa eginez.
  2. Zozketetan parte hartzeak esan nahi du:
    • Oinarri hauetan jasotako klausula guztiak oso-osorik onartzen direla.
    • Zozketetan parte hartzen dutenek antolatzaileari berariazko onespena eta baimena ematen diotela, irabazle izanez gero, beren izena eta argazkia argitaratzeko El Correon eta www.elcorreo.com webgunean, baita hedabidearekin lotutako sare sozialetan ere. Era berean, El Correo egunkariak, egokitzat joz gero, publizitatea egiteko erabili ahal izango ditu sariak, sarituen izena eta irudia, sarituei inolako konpentsazio ekonomikorik eman gabe.

    Ekintza honek Laboral Kutxaren, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesa izango du.

  3. Parte hartzeko baldintzak:

    Pertsona fisikoa izatea, adinez nagusia, Araban bizitzea eta 10 €-tik gorako erosketa egitea 10 BAT JARTZEKO MERKATARITZA – TENEMOS UN COMERCIO DE 10 programari atxikitako Arabako tokiko saltokietan https://www.euskadibonodenda.eus/es/establecimientos.

    Astero parte hartu ahal izango duzu, nahi adina, atxikitako saltokietan egindako 10 €-tik gorako erosketa bakoitzeko. Gogoratu erosketa-tiketak gordetzea, irabazle izanez gero, horiek aurkeztu ahal izateko.

  4. Zozketen egunak:

    1. zozketa: 2020ko azaroaren 16tik 22ra bitartean egindako erosketak.

    Zozketa ausaz egingo da parte hartzeko kupoia 2020ko azaroaren 23ko 13:00ak baino lehen bidaltzen edo entregatzen duten, eta erosketa-tiketa gordeta duten guztien artean. Erosketa-tiketean erraz irakurtzeko moduan agertu beharko da erosketa zein egunetan egin den. Erosketa 2020ko azaroaren 16tik 22ra bitartean egingo da, eta zozketa honetatik kanpo geratuko dira erosketa egun-tarte horretan egin dela justifikatzen ez duten erregistro guztiak.

    2. zozketa: 2020ko azaroaren 23tik 29ra bitartean egindako erosketak.
    Zozketa ausaz egingo da parte hartzeko inprimakia 2020ko azaroaren 30eko 13:00ak baino lehen bidaltzen edo entregatzen duten, eta erosketa-tiketa gordeta duten guztien artean. Erosketa-tiketean erraz irakurtzeko moduan agertu beharko da erosketa zein egunetan egin den. Erosketa 2020ko azaroaren 23tik 29ra bitartean egingo da, eta zozketa honetatik kanpo geratuko dira erosketa egun-tarte horretan egin dela justifikatzen ez duten erregistro guztiak.
    3. zozketa: 2020ko azaroaren 30etik abenduaren 6ra bitartean egindako erosketak.
    Zozketa ausaz egingo da parte hartzeko inprimakia 2020ko abenduaren 7ko 13:00ak baino lehen bidaltzen edo entregatzen duten, eta erosketa-tiketa gordeta duten guztien artean. Erosketa-tiketean erraz irakurtzeko moduan agertu beharko da erosketa zein egunetan egin den. Erosketa 2020ko azaroaren 30etik abenduaren 6ra bitartean egingo da, eta zozketa honetatik kanpo geratuko dira erosketa egun-tarte horretan egin dela justifikatzen ez duten erregistro guztiak.
    4. zozketa: 2020ko abenduaren 7tik abenduaren 13ra bitartean egindako erosketak.
    Zozketa ausaz egingo da parte hartzeko inprimakia 2020ko abenduaren 14ko 13:00ak baino lehen bidaltzen edo entregatzen duten, eta erosketa-tiketa gordeta duten guztien artean. Erosketa-tiketean erraz irakurtzeko moduan agertu beharko da erosketa zein egunetan egin den. Erosketa 2020ko abenduaren 7tik 13ra bitartean egingo da, eta zozketa honetatik kanpo geratuko dira erosketa egun-tarte horretan egin dela justifikatzen ez duten erregistro guztiak.

    5. zozketa: azken zozketa.
    Zozketa ausaz egingo da 2020ko abenduaren 15ean, asteartean, aurreko zozketen parte hartu duten guztien artean.
  5. Iraupena eta esparrua

    Zozketetan astero parte hartu ahal izango da, eta astean 4 zozketa egingo dira, honako egun hauetan: 2020ko azaroaren 23an eta 30ean, eta 2020ko abenduaren 7an eta 14an. Azken zozketa 2020ko abenduaren 15ean egingo da, eta aurreko zozketetako parte-hartzaile guztiek parte hartuko dute.

    Ekintza honen lurralde-eremua Arabako probintzia izango da.

    DIARIO EL CORREO sozietateak zozketak eten eta/edo ekintzaren iraupena atzeratu edo aldatu ahal izango du ekintza hasi eta/edo amaitu aurretik, betiere hori justifikatzen duten arrazoiak badaude. Ekintza horiek ez dute konpentsazio ekonomikorik sortuko antolatzailearen kontura.

    Era berean, DIARIO EL CORREOk beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartu ahal izango ditu, zozketetan espekulazio- edo negozio-sistemarik ezar ez dadin. Horretarako, egokitzat jotzen dituen legezko ekintzak gauzatu ahal izango ditu.

  6. Zozketen mekanika:

    1. 10 BAT JARTZEKO MERKATARITZA - TENEMOS UN COMERCIO DE 10 programari atxikitako saltoki batean 10 €-ko edo hortik gorako erosketa bat egitea https://www.euskadibonodenda.eus/es/establecimientos .
    2. Erosketa-tiketa gordetzea, eskatu egingo baita irabazlea izanez gero.
    3. fridaybeltzak.elcorreo.comwebgunean sartzea eta parte hartzeko inprimakia betetzea. Parte hartzeko ezinbesteko datuak: izen-abizenak, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, posta-kodea, erosketa egin den saltokiaren izena eta erosketa-data.
    4. El Correo egunkariaren dendan (Florida kalea 18, Vitoria-Gasteiz) ere entrega daitezke parte hartzeko datuak, El Correo egunkariaren paperezko edizioan aurkituko duten kupoi baten bidez. Kupoi hori zozketa egingo den asteleheneko 13:00ak baino lehen entregatu beharko da (ikus 4. puntua).
  7. Datuen tratamendua. Zozketa honetan parte hartzean, irakurle parte-hartzaileek baimena ematen dute beren datu pertsonalak DIARIO EL CORREO sozietatearen Datu Basean sartzeko, promozioa behar bezala kudeatzeko. Aurkakoa adierazi ezean, dagokion laukitxoa markatuta, bere zerbitzu, produktu eta eskaintzei buruzko publizitate- eta promozio-informazioa bidaltzeko baimena ematen zaio DIARIO EL CORREOri.
  8. 8. Interesdunek edozein unetan gauzatu ahal izango dituzte Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 23ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko edo datuen aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzizko jakinarazpen bat egin beharko dute, datuak barne hartuta, DIARIO EL CORREOren Marketin Sailera (Losada Margolaria kalea 7, 48004, Bilbo) edo posta elektroniko bidez usuarios@elcorreo.com), hura baita datu-basearen jabea.
  9. Honako hauek dira diru-sariak:

    Diru-sariak 200 €-koak izango dira 2020ko azaroaren 23ko eta 30eko, eta abenduaren 7ko eta 14ko zozketetako 3 irabazleetako bakoitzarentzat. Bestalde, 2020ko abenduaren 15eko zozketaren irabazleak 600 € garbiko saria jasoko du.

  10. Irabazleei saria jakinaraztea:

    Irabazleekin telefonoz jarriko gara harremanetan, zozketa egin den egunean bertan. Irabazleekin egun horretako 23:59ak (tokiko ordua) baino lehen harremanetan jartzen ez bagara, beste zozketa bat egingo da. Irabazleen izenak fridaybeltzak.elcorreo.com webgunean argitaratuko dira aste bakoitzeko ostiralean, hau da, 2020ko azaroaren 27an eta abenduaren 4an, 11n eta 18an. Azken irabazlea, berriz, 2020ko abenduaren 21etik 24ra bitartean jakinaraziko da.

  11. Sari-banaketa

    Parte-hartzaileak izango dira helarazitako identifikazio-datuen egiazkotasunaren erantzule, eta ez da hirugarrenen erreklamaziorik onartuko inguruabar horiek direla eta. Saria emateko ezinbestekoa izango da erosketa-tiketa aurkeztea, eta bertan erraz irakurtzeko moduan agertuko da erosketa egin den eguna.

  12. Saria pertsonala eta besterenezina da.
  13. Lehiaketan parte hartzea guztiz doakoa izango da.
  14. Antolatzaileak ez du inolako erantzukizunik izango saria baliogabetu egiten bada, edo egunak edo lekuak aldatu egiten badira irabazleari eragozten dion edozein egoera pertsonal, administratibo edo burokratiko dela eta. Era berean, irabazleak bere gain hartu beharko ditu zerga edo lege arloko aginduen arabera kontzeptu horregatik sartu edo atxiki beharko liratekeen diru-zenbatekoak.
  15. Lehiaketa baliogabetzat jo ahal izango da baldin eta partaidetza urriaren ondorioz antolatzaileak horrela irizten badio.
  16. Antolatzaileak beretzat gordetzen du lehiaketan parte hartzea edo jarraitzea eteteko eskubidea, aldi baterako izan nahiz behin betiko izan, bai segurtasun-arrazoiengatik, berregituraketagatik edo zerbitzu informatikoak eteteagatik, baita horrela gomendatzen duen eta zuzenean Antolatzailearen erantzukizuna ez den beste edozein arrazoirengatik ere, eta horrek ez dio inolako erantzukizunik eragingo Antolatzaileari, ezta parte-hartzaileei kalte-ordainak emateko eskubiderik ere.
  17. Antolatzaileak beretzat gordetzen du edozein parte-hartzaile lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea, baldin eta oinarri hauek betetzen ez baditu, edo iruzurrezko jarduerak egiten baditu, edo lehiaketaren ohiko garapena beste era batera aldatzen badu, edo bertan libreki parte hartzeko ezarritako mekanismoei iskin egiten badie edo horiek baliogabe uzten baditu, edo haren parte-hartzea beste arrazoi batzuengatik neurrigabekotzat edo iruzurtitzat jo badaiteke.
  18. Parte-hartzailerik ez badago, edo jarraipena esperotakoa baino txikiagoa bada, sariak esleitu gabe utzi ahal izango dira. Halaber, lehiaketa baliogabetu egin daiteke, baita hasi ondoren ere, nahitaezko arrazoiengatik, Antolatzaileak hala irizten dionean.
  19. Era berean, irabazleak ez baditu betetzen oinarri hauetan ezarritako baldintzak, horiei dagokien saria hutsik utzi ahal izango da.
  20. Lehiaketaren oinarriak Espainiako Legediaren mende daude. Parte-hartzaileak, legokiekeen foruari berariaz uko eginez, Gasteizko Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira, erator litekeen edozein desadostasun ebazteko.
  21. 21. Edozein kontsulta egin nahi izanez gero, lehiaketako antolatzaileekin harremanetan jar zaitezke ondorengo posta-helbide honetan: usuarios@elcorreo.com
el correo Araba foru aldundia - Álava diputación foral Vitoria Gasteiz Green capital Laboral Kutxa